Eskerrik asko Periko!!!

Hil da Periko Solabarria, Ezkerraldeko langileriaren militante historikoa, argian irakurrita. Pasaden urtean gurekin egon zen Langile borroka gara Jardunaldietan. Luze hitz egin zuen, eta guztiz interesgarria, hemen duzue hitzaldi osoa (zatituta)

Eskerrik asko zure konpromesua eta ereduagatik!!!

periko

 

Txosnak!!!!

Kaixo!
Erdigunera mugitzen gara! Herriko festak ate joka daude eta aste luze hau ondo baino hobeto pasatzeko zuen laguntza behar dugu.
Asteazkena, Ekainak 17.

Bihar 17:00etan Txirbil bertan geratu gara gauzak San Pedrora igotzeko. Laguntza behar dugu, furgoneta baduzu eta ekartzeko aukera izanda, primeran!

18:00etatik aurrera txosnagunean aurkituko gaituzue dana montatzeko prest.

Osteguna, Ekainak 18.

goizeko 10:00etatik aurrera txosnagunean txosna pretatzen. Egun osoa ibiliko gara hor. Dekorazioa prestatzen, eliktrizitatea, iturgintza…

Ostirala, Ekainak 19.

Goizeko 10:00etan dekorazioa amaitzen, edariak jasotzen…

18:00etan ireki ofiziala eta lehenengo potea!

Ordu bat, arratsalde erdi, hamar minutu… edozein laguntza ongietorria da! Anima zaitezte!!!!

kartela

Grebaren aldeko kontzertua bertan behera

Baina elkartasuna inoiz baino garrantzitsua da

Nahia eta aukera izanda:

CAJA DE RESISTENCIA/Erresistentzia Kutxa
Caja laboral /Euskadiko Kutxa
N°de cuenta/Kontua:
ES95 – 3035 0150 09 1500034173

Bizkaiko asanblada
Asamblea de Bizkaia de contratas subcontratas y autonomos

movistarcancelado

Elkartasuna Movistar-eko Teknikariekin

Hilabete eta erdi daramate greban, baina hedabideak mutu daude, ez telebistetan, ez egunkarietan ezta irrati komertzialetan.

Haien borroka plazaratu behar da, eta dirua behar dute greba mantentzeko Movistar aurrean.

Horregatik antolatu dute kontzertu hau. Aterako diren etekin guztiak greba mantentzeko erabiliko da.

movistar

Beste modu bat laguntzeko:

CAJA DE RESISTENCIA/Erresistentzia Kutxa
Caja laboral /Euskadiko Kutxa
N°de cuenta/Kontua:
ES95 – 3035 0150 09 1500034173

Bizkaiko asanblada
Asamblea de Bizkaia de contratas subcontratas y autonomos