TXALAPARTA FESTA. Enekori omenaldia.

TXALAPARTA FESTA. Enekori omenaldia.
Azaroak 23 Noviembre #sestao

Sestaoko Txalaparta Eskola, Zugarramurdi E.K.T., hurrengo azaroaren 23an, eskolako 30. urteurrena dela-eta, Txalaparta Festa bat antolatuko dutela jakinarazi nahi dizuete.

Programatutako ekintzen artean, Eneko Abad Inglés-eri eskainitako omenaldia azpimarratu nahi dugu. Izan ere Enekoren figura gabe ez baitago Txalaparta Eskolaren sorrera eta bilakaera ulertzerik. Besteren artean, Eneko izan da, txalaparta tresnaren ezagutza Sestaora ekarri duena, eta berak antolaturiko klaseen bitartez hamarnaka sestaoar nahiz kanpoko pertsonak ikasi dugu txalaparta horri esker. Eneko puntako txalapartaria izan da, metodikoa eta berritzailea. Ondare gisa txalaparta irakasteko metodologia propioa eta ikasteko material didaktiko ugari uzten duena.

Azaroaren 23an, Euskal Herriko txoko guztietako txalapartariak hurbilduko dira Sestaora Enekori omenaldia eskaintzeko asmoz. Haatik, Enekok arrasto handi utzi zuen ere gure herrian, txistu klaseak ematen, txalaparta klaseak ematen lehenago aipatu bezala, edota beste elkarteekin elkarlanean txalaparta joaz. Hori guztia dela-eta, Sestaoko Txalaparta Eskolatik, urte luze guzti hauetan Eneko ezagutu duzuen guztioi, azaroaren 23an, 13:00etan Orfeoi Plazan burutuko dugun omenaldi ekitaldirako gonbita luzatzen dizuegu.

Gonbidapen honekin batera, egun horretarako antolatu ditugun beste ekintzen programa helarazten dizuegu zeuen interesekoa izan daitekeelakoan.

————————————————————-

La Escuela de Txalaparta de Sestao, Zugarramurdi E.K.T., informa de que el próximo día 23 de noviembre, celebrarrá un Txalaparta Festa o Festival de Txalaparta por motivo de su 30 aniversario.

El día dará comienzo con un acto homenaje a la figura de Eneko Abad Inglés, recientemente fallecido, y que ha sido durante los 30 años de la escuela el alma mater de la misma, en calidad de cofundador de la escuela y profesor que nos ha acercado el mundo de la txalaparta a numerosas personas de Sestao, Ezkerraldea y de Bizkaia. Eneko ha sido un Txalaparti puntero, metódico e innovador que deja como legado abundante material didáctico; todo un referente en el mundo de la txalaparta.

Durante la jornada se acercarán a Sestao decenas de txalapartaris para honrar su figura. Sin embargo, Eneko también tuvo su impronta en el ámbito cultural del pueblo, dando clases de txistu o tocando txalaparta en colaboración con otras asociaciones culturales. Es por ello que desde la Sestaoko Txalaparta Eskola hacemos extensible la invitación al acto homenaje a Eneko a las numerosas personas de las distintas asociaciones culturales del pueblo que tuvisteis ocasión de conocerle. Así pues, os invitamos a participar en el citado acto homenaje que tendrá lugar el día 23 de noviembre a las 13:00 horas en la Plaza del Orfeón.

ZABALDU ETA PARTE HARTU!!

 

TXALAPARTA FESTA. Enekori omenaldia. sestao

Berbalagun Jaia Larunbatak 27an!

Laga Olentzerok ekarritako jostailu edo tramankuluak arratsalde-gau batean, ez zara damutuko!!!
Adin Guztietarako ekintza prestatu ditugu:
17:30etan Txotxongilo ikuskizun bat izango dugu: «Basoko ipuin Ttipia»
18:30etan tailerrak izango ditugu, Sestaoko berbalagunak antolatuta:
 1. Keinu Hizkuntza. Gorren hizkuntza ezagutu nahi baduzu, hemen duzu aukera! interesgarria, dibertigarria… ¡anima zaitez!
 2. Origami Tailerra. Paper bat papera baino gehiago izango daiteke. Ikustea arrigarria bada… etorri eta egin zuk!
19:30 Mihiluze lehiaketa. Barre egiteko, zure euskara maila kolokan jartzeko… ondo pasatzeko!!
Arratsalde osoan Krepak dastatzeko aukera!!! Txirbileneako Barra eta sukaldea irekia izango dugu! 6etatik aurrera!
21:30etatik aurrera. KONTZERTUAK!!!!!  3€ truke Sestaoko IHES taldearekin eta Guda Dantza taldearekin. Rock eta Ska, gaua borobiltzeko.
Etxean geratzeko aitzakirik ez duzu!
berbalagun jaia

Beste urteurren bat!

Azaroaren 29an Sestaoko Txalaparta eskolaren 25 urteurrena (1989-2014) izango dugu Txirbilenean eta Sestaon!
12-14 Kasko plazan Txalaparta saio-libreak – argazki erakusketa – Sagardo dastaketa
15:00 Herri Bazkaria Txirbilenean (Izena emateko 645726353)
18:00 a 20:00 Kasko Plazan Txalaparta saio Libreak – Denda
20:00 Txalaparta Maratoia: Erdiguneko kaleetatik eta tabernetatik (Zonak: La Pela, Kasko, Los Baños)
24:00 Txalaparta Party Aparta (Saio libreak, Tekno musikaz lagunduta).
Txalaparta txiki baten zozketa.
25. urteurrena Txalaparta

Donbaseko Herri Langilearekin elkartasun Astea Ezkerraldean

donbas astea

Ukraina antifaxistarekin eta Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepublikekin elkartasunean hainbat ekimen antolatu dira urriaren azken asterako Ezkerraldean:

-URRIAK 28, ASTEARTEA, 19:30etan, UKRAINAKO EGOERAREN ETA BERTAKO MUGIMENDU NAZI-FAXISTAREN BILAKAERA HISTORIKO ETA EGUNGO GARRANTZIAREN INGURUKO DOKUMENTAL EMANALDIA PORTUGALETEKO ARANA TABERNAN.

URRIAK 30, OSTEGUNA, 19:30etan, HITZALDIA SESTAOKO TXIRBILENEAn. UKRAINAKO EGOERAREN MUINA IZANGO DUGU MINTZAGAI. ASIER BLAS EHU-UPVko IRAKASLEA IZANGO DUGU SOLASKIDE.

AZAROAK 1, LARUNBATA, 21etatik aurrera eta 6 euroren truke: ELKARTASUN EKONOMIKOA BULTZATZEKO KONTZERTUA SESTAOKO TXIRBILENEAn. BERTAN, EUSKAL HERRIKO ETA CATALUNYAKO HAINBAT TALDEK JOKO DUTE: PORTUGALETEKO BURDINKAIA, IRUÑEAKO SASKARRAK ETA CATALUNYAKO CONFLICTE ETA QUIMERA TALDEAK. ETEKIN EKONOMIKOAK DONBASS ESKUALDEKO HERRI LANGILE ANTIFAXISTA LAGUNTZEKO BIDERATUKO DIRA.

Honekin guztiarekin batera, Ukrainako eta Donetsk-Lugansk Herri Errepubliketako errealitatea, borroka, milizien helburuak, egitasmo sozial, politiko eta ekonomikoak, bertoko langile antolakunde antifaxista, iraultzaile eta komunista ezberdinen iritziak, hausnarketak eta ildo politikoa azaltzeko asmoz sarean dauden hainbat artikulu eta elkarrizketekin osatutako aldizkaria kaleratuko dugu, ekimenetan eskuragarri egongo delarik.

Parte hartuko duzuelakoan, jaso besarkada antifaxista bat.

 

LANGILE KLASEA      ANTIFAXISMOA       ELKARTASUNA

 

 

 

Txirbilenea: Sestaon, BLG-AHVko aprendizen eskolaren eraikinean kokatzen den gune sozio-kultural autogestionatua da. Renfeko “Sestao” geltokiaren ondoan dago eta horregatik trenez etortzea gomendatzen dugu, aparkatzeko leku zabala egon arren. Autobusez etor daiteke ere, gertu gelditzen baita.