Haurtzaroa eta jolasa jardunaldiak

haurtzaroa eta jolasa

DOHAINIK
TXIKIGUNEA IREKITA EGONGO DA!

– Apirilak 22, ostirala, 18:00
aurkezpena eta dokumentala
– Apirilak 29, ostirala, 18:00
proiektu ezberdinen aurkezpena
+ laboragune
+ bizigune zabal
+ la brujula de leonardo 

 

Donbaseko Herri Langilearekin elkartasun Astea Ezkerraldean

donbas astea

Ukraina antifaxistarekin eta Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepublikekin elkartasunean hainbat ekimen antolatu dira urriaren azken asterako Ezkerraldean:

-URRIAK 28, ASTEARTEA, 19:30etan, UKRAINAKO EGOERAREN ETA BERTAKO MUGIMENDU NAZI-FAXISTAREN BILAKAERA HISTORIKO ETA EGUNGO GARRANTZIAREN INGURUKO DOKUMENTAL EMANALDIA PORTUGALETEKO ARANA TABERNAN.

URRIAK 30, OSTEGUNA, 19:30etan, HITZALDIA SESTAOKO TXIRBILENEAn. UKRAINAKO EGOERAREN MUINA IZANGO DUGU MINTZAGAI. ASIER BLAS EHU-UPVko IRAKASLEA IZANGO DUGU SOLASKIDE.

AZAROAK 1, LARUNBATA, 21etatik aurrera eta 6 euroren truke: ELKARTASUN EKONOMIKOA BULTZATZEKO KONTZERTUA SESTAOKO TXIRBILENEAn. BERTAN, EUSKAL HERRIKO ETA CATALUNYAKO HAINBAT TALDEK JOKO DUTE: PORTUGALETEKO BURDINKAIA, IRUÑEAKO SASKARRAK ETA CATALUNYAKO CONFLICTE ETA QUIMERA TALDEAK. ETEKIN EKONOMIKOAK DONBASS ESKUALDEKO HERRI LANGILE ANTIFAXISTA LAGUNTZEKO BIDERATUKO DIRA.

Honekin guztiarekin batera, Ukrainako eta Donetsk-Lugansk Herri Errepubliketako errealitatea, borroka, milizien helburuak, egitasmo sozial, politiko eta ekonomikoak, bertoko langile antolakunde antifaxista, iraultzaile eta komunista ezberdinen iritziak, hausnarketak eta ildo politikoa azaltzeko asmoz sarean dauden hainbat artikulu eta elkarrizketekin osatutako aldizkaria kaleratuko dugu, ekimenetan eskuragarri egongo delarik.

Parte hartuko duzuelakoan, jaso besarkada antifaxista bat.

 

LANGILE KLASEA      ANTIFAXISMOA       ELKARTASUNA

 

 

 

Txirbilenea: Sestaon, BLG-AHVko aprendizen eskolaren eraikinean kokatzen den gune sozio-kultural autogestionatua da. Renfeko “Sestao” geltokiaren ondoan dago eta horregatik trenez etortzea gomendatzen dugu, aparkatzeko leku zabala egon arren. Autobusez etor daiteke ere, gertu gelditzen baita.

«Ivaginario» Topaketak, oharrak

Kaixo lagunak!

«El cuerpo como aliado» eta «Contrapublicidad» tailerretan bukatu dira lekuak.

«GENITaRTE» tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Aldi berean «Contrapublicidad» eta «GENITaRTE» tailerrean parte hartuko duzuenei birziklatzeko gauzak ekartzea eskatu nahi dugu: plastilina, aldizkariak,telak, etabar.

Eskerrik asko izena eman duzue guztiei eta zabaltzeko laguntzen ari zaretenei!!!!

mundo ivagin..