Gogoratu !!!!!

III urteurrena.

Urriaren 24an Txirbileneak ospatuko du III urteurrena,bezperatik egongo dira
MUNDO IVAGINARIO II jaurnauldiak,haiek eskainiko digute 21:30etan,dohainik :
LAS XL

Gero 6 euroren truke,..3 banda gehio,..
NI NAGO


ITZIARREN SEMEAK

,..

REVOLTA PERMANENT

<

,..ta gero,..seguraski..egunsentirantz !!
Urteurreneeo gustatzen zaigun moduan ,jende guztientzako musikak,hau bai da mestizajea ,,..Raggamuffina,hip hopa,punka,ska,metala,musika euskalduna,popa,sound system,performance,..
Ta noski giro hobezina !!!

Garraio publikoa,gau osoa,..ta kristoren aparkalekua 3 minutera.Tabakoa erosteko ez dago erraz.

Berbalagun Jaia Larunbatak 27an!

Laga Olentzerok ekarritako jostailu edo tramankuluak arratsalde-gau batean, ez zara damutuko!!!
Adin Guztietarako ekintza prestatu ditugu:
17:30etan Txotxongilo ikuskizun bat izango dugu: “Basoko ipuin Ttipia”
18:30etan tailerrak izango ditugu, Sestaoko berbalagunak antolatuta:
 1. Keinu Hizkuntza. Gorren hizkuntza ezagutu nahi baduzu, hemen duzu aukera! interesgarria, dibertigarria… ¡anima zaitez!
 2. Origami Tailerra. Paper bat papera baino gehiago izango daiteke. Ikustea arrigarria bada… etorri eta egin zuk!
19:30 Mihiluze lehiaketa. Barre egiteko, zure euskara maila kolokan jartzeko… ondo pasatzeko!!
Arratsalde osoan Krepak dastatzeko aukera!!! Txirbileneako Barra eta sukaldea irekia izango dugu! 6etatik aurrera!
21:30etatik aurrera. KONTZERTUAK!!!!!  3€ truke Sestaoko IHES taldearekin eta Guda Dantza taldearekin. Rock eta Ska, gaua borobiltzeko.
Etxean geratzeko aitzakirik ez duzu!
berbalagun jaia

Beste urteurren bat!

Azaroaren 29an Sestaoko Txalaparta eskolaren 25 urteurrena (1989-2014) izango dugu Txirbilenean eta Sestaon!
12-14 Kasko plazan Txalaparta saio-libreak – argazki erakusketa – Sagardo dastaketa
15:00 Herri Bazkaria Txirbilenean (Izena emateko 645726353)
18:00 a 20:00 Kasko Plazan Txalaparta saio Libreak – Denda
20:00 Txalaparta Maratoia: Erdiguneko kaleetatik eta tabernetatik (Zonak: La Pela, Kasko, Los Baños)
24:00 Txalaparta Party Aparta (Saio libreak, Tekno musikaz lagunduta).
Txalaparta txiki baten zozketa.
25. urteurrena Txalaparta

Ospatzeko ordua heldu da!!!!!

Igandean urriaren 26an bazkaria izango dugu! Erosi zure tiketa ohiko tabernetan

Asteartean 21ean kenduko ditugu! Adi egon!!!

Sestaon: Ekintzan, Ruedan,El trasteron, Herrikon,..

Portun:,Aranan,ta Kaizaharran.

txirbil_2 aniversario kartel aniversario

Ostiralean dohainik-denda irekiko dugu,ta Burdeostik ikasle batzuek bisitatuko gaituzte.
Eguna amaitzeko kontzertua..

DESECHOS lan berria “miedo a vivir” kaleratzeko zorian dago,TXIRBILenean bertan lehen aldiz aurkeztuko du.
KUKUTZAN jo zuenetik ez du berriro jo Bizkaian.
Zuen zain gaude !!

FLY SHIT “barneko ahotsaren bila” aurkeztuko digute.Hardcorepunka euskaraz,ta jarrerarekin.Beste gaien artean,Irrati libreei ,edo autogestionatu guneei buruz abesten dute ,baina noski honelako mugimenduetan partakideak izanez.

KONTRAK kideak ezkerraldekoak dira.beraiena da euzkaraz hip hop zorrotza.