Desobedientziari buruzko 1. Jardunaldiak “TXIRBILENEA KULTURGUNEA” Sestao.

Datorren urriaren 5ean desobedientziari buruzko lehen jardunaldiak egingo dira Txirbilenean. Aurten, eragile ekologistek zein antidesarrollistek gauzatutako Desobedientzia Zibilean oinarrituko gara; izan ere mugimendu horiek hainbat ekintza garatu dituzte Euskal Herria itotzen duten azpiegitura erraldoiak bertan behera uzteko asmoz.

 Jardunaldi aldarrikatzaile-festazale horrek uztailaren 25etik abuztuaren 1era egindako AHTren kontrako Bizikleta Martxa Desobedienteari emango dio jarraipena, eta irailaren 20an onartu zen Zibil Kode berriaren erreforma du testuinguru. Zeren eta araudi horren arabera hainbat ekintza gogortasun handiagoz zigortuko baitira; esaterako, gune publiko edo pribatuaren “inbasioak” 3-6 hilabete arteko espetxe zigorra ekarriko du isun neurrigabe bat ordaindu ezean, edota agintearen aurreko erresistentzia pasiboak 3 hilabete edo urtebete arteko kartzela zigorra ondorioztatuko du gutxieneko 900 euroko isuna ordaindu ezean.
Jardunaldiek, gainera, Barcinen tarten aferan auziperatutakoen aldeko bi ekimenekin bat egingo dute denboran. Modu berean, Olentzerok kontsumismo neurrigabea eta azpiegitura handiak salatzeko Barakaldoko Megaparken egindako ekintzan auziperatutakoekin ere elkartasuna erakutsiko da.
Gonbidatzen zaituztegu parte hartzera, oraindik aldatzea posiblea da
Animatu, etorri eta ZABALDU!!!
Egitaraua:

11:00etan Erresistentzia tailerra

    Itoizko Solidarioen eskutik16:00etan AHTren Aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen bideo emanaldia
AHTren obrak bizikletatatik ikusita, Altsasutik Donostiaraino18:00etan Hitzaldia: Mugitu! (AHTren aurkako mugimendu desobeditzailea)
Mugitu!: zer den eta zer egiten duten azalduko digute21:00etan Kontzertuak.: Txoriak Negutegian, Frantzeska+ Tartalari eta “Olentzero”ekin elkartasun ekitaldiabideoa ikusteko sakatu hemen

txirbilenea desobeditzailea

 

Un pensamiento en “Desobedientziari buruzko 1. Jardunaldiak “TXIRBILENEA KULTURGUNEA” Sestao.

  1. Pingback: Urriko Agenda | Txirbilenea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>