Feminismoak

Nola sortu bizipozez bizitzeko moduko bizitzak?

Open Space: Txirbilenea (Sestao), 2013ko urriaren 11+12

Nork agindu zuen bizitzea zer zen?  Bizi nahi ditugun moduan bizi ote gara?

Ze bizimodu bizi daiteke bizi-pozez?  Zein baldintza eta egitura lirateke ezinbestekoak horretarako?

Bizipoza merezi duen bizitza zein ote? Gutariko bakoitzak  ditugun hamaika ñabarduraz zein ezinegonez, premiaz eta pasioz osatuta dago hori.

Desazkundeako

feminismoen talde irekitik Txirbilinean (Sestao) urriaren 11 eta 12an egingo dugun topaketan parte hartzeko gonbitea duzu hau. Nolakoak dira nahi eta amesten ditugun bizitzak? Nola eraiki ditzakegu denon artean? Guzti  horretaz hausnartu nahi dugu topaketa honetan, ahalik eta kolektibo eta pertsona anitzenak bilduta eta ikuspegi feminista eta ekologistatik abiatuta, beti ere.

 

Non: Txirbilenea (Txabarri k. 6, atzeaaldean, Sestao. Mapa)
Noiz: urriak 11, ostirala (17:30-20:00) eta urriak 12, larunbata (9:30 harrera; 10:00-20:00, open space)Bazkaria: larunbatean bazkari herrikoia (5€ aurretik izena emanda)

Izen ematea: online Zalantzaren bat? Deitu edo idatzi lasai! 667.926.068/ feminismos.desazkundea@gmail.com

Zaintzak: Denon artean egingo dugu. Zein beharrizan duzu? Zaintzeko aukerarik bai? Beste beharrizanen bat bai (elikadura, irisgarritasuna…)? Esaiguzu, arren, ahalik eta egokien antolatu dezagun!

Zer egingo dugu?

***************

Ostirala urriak 11: 17:30 Harrera eta jarduera parte-hartzailea GizaArte-ren eskutik eta

18: 30  Lucas Platero, Amaia Pérez Orozco eta María José Guerrarekin elkarrizketa irekiak.

Larunbata  urriak  12,  9:30-18:30: Harrera eta Solasaldiak,  Open Space metodoaz (parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,…): 1. Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu. 2. Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu 90´ko solas-tarteetan. 3. Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz bidaliko jarraian. Ostean kale-ekintza eta kontzertu paregabeak! Miss Ovarios 33; Olaia Aretxabaleta; Puro Luego.

Topaketan parte hartzeko interesa agertu dute honezkero,…

***********************************

Asociación para la ciudadanía consciente Lur Gozoa, Asociación Mirra, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Desazkundea, GizaArte kolektiboa, Gizonduz, Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Bizkaia (FEKOOR), Hiria Kolektiboa, Mujeres del Mundo-Munduko Emakumeak Babel, Pikara Magazine,…

Feminismo Desazkundea Jardunaldiak Kartela

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>