LANGILE BORROKA GARA! 5.Jardunaldiak

Langile Borroka Gara 2017 Somos Lucha Obrera

“¡Somos lucha obrera!”

5as Jornadas sobre lucha obrera en Ezkerraldea

“Langile borroka gara!”

Ezkerealdeko langile borrokari buruzko 5. Jardunaldiak

MAIATZAK 2017 MAYO / SESTAO

TXIBILENEA KULTUGUNEA*

Klik egin hemen:

PRENTSA TXOSTENA ———-– DOSSIER DE PRENSA

lucha obrera 2017 langile borroka gara

5, Ostirala-Viernes, 19:00 / *Biblioteca Municipal

Jardunaldien aurkezpena + Presentación libro “AHV, Analisis crítico del cierre y testimonios vitales”  / Xabier Barrutia UPV + extrabajadores AHV

Jardunaldien aurkezpena / Presentación de las Jornadas

Ezkeraldeko bizilagunok langile borroka gara. Gaur egungo gazteriak agian ez du ezagutzen gure borrokaren iragana, eta zentru komertzial eta lan prekarioen artean bizi dira. Baina gure ez badugu hemen bizi izan ditugun historiak eta borrokak ahaztea eta kapitalismoak historiaren gatazka ere irabaztea, behin eta berriz gogorarazi beharko ditugu gure historiaren ildoa izan diren langile borrokak.

Aurten 5. jardunaldiak burutuko ditugu eta aurreko 4ak bezala, Sestaoko Txabarri 6 kalean kokatutako dagoen aintzineko “Aprendiz Eskola”n izango dira, hain zuzen ere, gaur egungo Txirbilenea kulturgunean. Bizkaiko Labe Garaiekiko lotura handia izan duen leku honek esparru librea, asanblearioa, autogestionatua eta okupatua bihurtu dugu. Jardunaldi hauen asmoa kontzientzia sortzea da, horretarako gure iraganari begiratuz, pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak irekiko ditugu eta Ezkeraldean bizi izan ditugun langile borrokak eta elkartasun adibideak berbiziko ditugu.

Jardunaldi hauen antolatzaileok lehenengo aurkezpena Sestaoko Udal Liburutegian egingo dugu eta bertan parte hartu nahi duten lagun guztiei etortzeko gonbidapena luzatuko diegu. Aurkezpen honen ostean lehengo ekimena izango da:

“AHV, Análisis critico del cierre y testimonios vitales” liburuaren aurkezpena.

Bere idazlea eta UPV/EHU ko irakaslea den Xabier Barrutia bertan egongo da, B.L.G.ko langile ohiekin batera.

1996 urtean “Bizkaiko Labe Garaiak” enpresa betirako itxi zuten, “Bizkaiko Altzairutegi Konpaktua” lekukoa hartuz. Orduan iraganean geratu zen B.L.G.en historia, industralizazio basatia, berregiturazio gogorrak…. Eta hori dela eta maila handiko ondoriak pairatu ditugu, muga ekonomiko guztiak gaindituz.

Xabier Barrutia Etxebarria, Sarriko fakultatean ekonomia irakaslea, Bizkaiko Labe Garaien bideragarritasunari buruzko doktoretza-tesia egin zuen eta ixtearen zergatiak aztertu zituen. 1993 urtean hasi zuen bere tesia, “Burdin-martxa”-ren ondorengo urtean. Martxa horretan Bizkaiko Labe Garaietako eta Ensidesako 500 langile inguruk euren aldarrikapenak Madrilera eraman zituzten. Birmoldaketa industrialaren egunak ziren eta ordutik 1999 urtera arte Xabierrek elkarrizketak eta informazioa jaso zituen. Datu guzti hoiek“Altos Hornos de Vizcaya. Análisis crítico del cierre y testimonios vitales” biltzen dira, 2013 urtean argitaratutako liburuan.

Hain handia izan zen eta tradizio handi izan zuen enpresa horren bideragarritasuna aztertu zuen. Erabilitako metodoetako bat honako hau izan zen: nazioarteko mailan sektorearen egoera aztertu eta B.L.G.en bizitzan parte hartu duten pertsonak (zuzendariak, teknikoak, langileak…) elkarrizketatzea. Itxiarekin lotura izan zuten beste eragileak ere elkarrizketatu zituen: Ensidesa, Espainako gobernua, Finlandiako Rsautaruukki burdin empresa (B.L.G. en antzekoa zena)

Ikerketa honen helburua B.L.G. zergaitik itzi zuten jakitea da. XIX mendearen erdialdean Barakaldoko “Nuestra Señora del Carmen” fundazioa B.L.G.en aitzindaria izan zen. XX lehenengo herenean (1925-1932) lehenengo “Lan Berrien Plana” burutu zen, eta geroxeago, Frankoren garaian, gobernuak B.L.Gekiko politika interbentzionista izan zuen.  Inbertsio gutxi egin ziren urte haietan, baina geroxeago, 60. hamarkadan, enpresaren kudeaketa indartzen saiatu zen eta teknikoki Estatu Batuek aportazio garrantzitsuak egin zituen.

Baina 1990 hamarkadaren hasieran estatu espainarreko gobernuak B.L.G. empresa ixteko erabakia hartu zuen. 1988 urtetik aurrera europaren siderurgiarekiko politika liberalagoa bihurtu zen. BLGen kontra erabiltzen ziren zergatiak hauek ziren: portutik urrun zegoela, fabrikan bertan zeukan portua kalado txikikoa zela, enpresa txikia zela, esparru mugatu batean… Baina Xabier Barrutiaren ustez ixteko aitzakiak baino ez ziren, enpresaren bideragarritasun ekonomikoa lortzeko mugak pasatzen zituen eta bere tamaina handitzeko planteatutako planak Espainako Gobernuak atzera bota izan zituen betidanik. Idazlearen ustez akats galanta izan zen B.L.G.en itxiera eta gaur egun aberastasuna sortzen segituko zuen enpresa zen.

6, Larunbata-Sábado / Txirbilenea Kulturgunea / CANCELADO

Herri bazkaria / Comida Popular Solidaria (12€) + Charla Plataforma de Damnificadxs por el incendio de Sestao

Herri Bazkaria + hitzaldia: Sestaoko sutearen kaltetuen plataforma.

14:30 / Elkartasun herri bazkaria, plataforma laguntzeko

MENUA 12 E:  Entsalada, babarrunak, sakramentua, postrea (begetarianoei, beganoei eta alergikoei aldez aurretik abisatzeko eskatzen diegu)

**Bonos disponibles en bares Sestao: Bar Txurruka, Ekintza Taberna y Salón de Juegos KAIKU. Bonoak eskurragarri dituzue Sestaoko taberna hauetan: Txurruka Taberna, Ekintza eta KAIKU joko-areton

17.00/ Mahai gaineko eztabaida + hitzaldia: Bide Nagusi 80 kaleko bizilagunen borroka.

Hitzaldi honetan bi helburu nagusi izango ditugu: haien egoeraren berri ematea eta interesatuek euren etxea galduez gero, nola jokatu behar duten jakitea. Borroka hau batasuna, sormena eta elkartasunaren adibide nabarmengarria da, hori dela eta Tixirbileneatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

7, Igandea-Domingo, 11:00 / Estación de RENFE Galindo

Visita guiada Babcock & Wilcox / Miguel Ángel Martínez, Asoc. Vasca de Patrimonio Industrial.

“Industria aberatsuanetik porrotera” izendako bisita gidatuan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Miguel Angel Martinezek, Patrimonio industriala eta Herri lanaren euskal elkartearen izenean, BABCOCK WILCOX  enpresa egon zen lurretatik ibilbide historikoa egingo digu: Enpresa honek izandako garrantzia, bere garapena, bere beherakada, eta gaur egungo hondamenei buruzko azalpenak. Bazatoz? Galindon dagoen RENFE geltokian geratuko gara, goizeko 11etan, elkarrekin joateko.

9, Asteartea-Martes / Txirbilenea Kulturgunea

18:30 / Inauguración Exposición “Orígenes de la lucha obrera” Museo de la Minería del País Vasco.

Meatzaren Museoa jardunaldi hauetarako bereziki egindako panelak ikusteko aukera izango dugu. 100zm x 70zm tamainako panel horizontalak non agertzen diren aintzineko textuak, argazkiak, dokumentuak, azalpenak, …  bai euskaraz eta gaztelaniaz ere. Meatzaren Museoan egindako erakusketa honek Bizkaiko langileen borroken gertaerarik garrantzitsuenak jasotzen ditu.

19:00 / Hitzaldia/Charla: “100 años de la Revolución bolchevique” Boltxe Kolektiboa

Zein da duela 100 urte izandako iraultza sobietikoak gaur egun daukan garrantzia?. “Boltxe Kolektiboa”ri esker, Errusian langileek egindako iraultzaren laburpena egingo dugu, nola antolatu ziren “soviets”etan, eta gaur egungo daukan garrantzia eta indarra gure XXI mendeko Euskal Herrian.

 

10, Asteazkena-Miércoles, 19:00 / Txirbilenea Kulturgunea

 Zinema zikoa/ Ciclo Cine “Trabajo, Precariedad y Resistencia 1”: Proyección “La Sal de la tierra”ren proiekzioa (USA, 1954) + Mahai-ingurua/Debate

Emakumearen emantzioazioaren aldeko borroka hizpide duen film aitzindaria, zeina AEBetan 1950.hamarkadan debekatuta egon zen. Mexiko Berrian “Empire Zinc Company”-ren aurkako greba  luze eta gogor baten gora-beherak erakusten ditu: meatzari, korporazio eta indar polizialen jokabideak erakutsiz eta lehen planoan emakumeen gaitasunak egoera amaitzear dagoela dirudienean jartzen ditu. Filmaketa taldeak zenbait aktore eta aktoresa profesionalekin lan egin zuten arren, aktore-zerrenda benetako greban parte hartu zuten meatzari eta hauen familiez osatzen da batez ere.

Filmaren zuzendariak, Herbert J. Biberman, 1950.hamarkadako zentzura garaian HUAC eta FBIaren jazarpena jaso zuen zinemagileetako bat izan zen, Bibermanen joera politikoak eta zenbait planteamendu komunistekiko begikotasuna zirela medio. HUACren aurrean azaltzeari uko egitearen ondorioz, 6 hilabete espetxeratuta igaro behar izan zituen eta ondoren Hollywooden lan egitea debekatua zuten zerrenda beltzean sartu zuten. Egoera hark „Sal de la Tierra“ zinema independientearen produktu bezala filmatzea erraztu zuen, zinema industriaren babes eta laguntzarik gabe.

20, Larunbata-Sábado, 10:30 / *Parking Zipis Galindo

Meatzaritzaren Museora bisita gidatua/ Visita guiada Museo de la Minería + Meatz-etxea Zugaztietan

11:00 /Bisita gidatua Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora /Visita guiada Museo de la Minería del País Vasco

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 1986. urtean sortu zen, Meatzaritza Museoaren Kultur Elkartea sortu zen urte berean, gizarte-ekimen batetik. Elkarte hori, besteak beste, meatzari ohiek eta siderurgiako beste langile ohi batzuek osatu zuten; garai hartako industria-krisi larriaren ondorioz, ordura arte Bizkaiko funtsa izan ziren elementuak baztertuta gelditzen ari zirela ikusita sortu zuten elkartea. Elkarteak meatzaritzak sortutako elementuak berreskuratu eta zaintzen ditu, modu desinteresatuan; bagonetak, lanabesak, argazkiak eta dokumentuak, besteak beste. Gainera, gure historiaren zati hori ahaztuta gera ez dadin, 2002an Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa sortu zuten, Abanto Zierbenako Udalarekin batera.2001. urtean Museoa ireki zuten, Gallarta auzoko Hiltegi Zaharrean. Hala, Meatzaritza Museoaren Elkarteak bere helburuetako bat bete zuen: hots, urteetan zehar mendi eta lantegietan bildutako piezak, lanabesak, makinak eta dokumentazioa jendaurrean erakutsi eta ezagutzera ematea. Orduz geroztik, etengabe jarraitu du lanean; monografiak editatzen eta era guztietako publikoarentzat erakusketak eta zabalkunde-jarduerak antolatzen. Ahozko lekukotzak jasotzeko lanak eta ikerketak ere sustatu izan ditu, eta gaur egun, hausnarketa estrategikoa egiten dihardu buru-belarri, etorkizuneko proiektuei behar bezala aurre egiteko; besteak beste, eraikin berria eraikitzeko.

13:00 /Bisita gidatua Zugaztietako meatz-etxe batera/ Visita guiada a una Casa Minera en La Arboleda

Zugaztietako meatz-etxeetako bat bisitatuko dugu; bertan burdinaren indusketan aritzen ziren familiak bizi ziren eta Bizkaiko garapen industrial eta ekonomikoaren abiapuntua izan ziren. Etxea duela 100 urte baino gehiago eraikia izan zen eta 2012an BFAak berreraiki zuen, meatzari familien bizitza nolakoa ote zen erakusteko asmoz.

24, Asteazkena-Miércoles, 19:00 / Txirbilenea Kulturgunea

Zinema zikloa/ Ciclo Cine “Trabajo, Precariedad y Resistencia 2”: Proyección “Las Nievas del Kilimanjaro” (Francia, 2011) + Mahai-ingurua/ Debate

Gaur egungo gizartearen urritasuna eta ezegonkortasunaren forma ezberdinak islatzen dituen film garaikidea, enpleguaren galera eta lan sindikalaren kontraesanaz jorratzen da, besteak beste.

Sinopsia: Lanpostua galdu zuen arren, badira 30 urte Michen zoriontsu bizi dela Marie-Clairekin. Bikotearen seme-alaba eta ilobek zoriontasunez betetzen dituzte. Lagun-minak dituzte. Harro daude norberaren ekintza sindikal eta politikoez. Kontzientzia begirada bezain garbi dute. Ongizate egoerak eztanda egiten du baina, gizon enmaskaratu eta armatu bik Michael eta Marie-Clair eraso, jipoitu, lotu eta hauen kreditu-txartelekin alde egin eta gero.

27, Larunbata-Sábado, Egun osoa / Txirbilenea Kulturgunea

ANARKIAREN JAIALDIA:

Haurrentzako jolasak/ Juegos para niñxs + herri bazkaria/comida popular + KONTZERTUAK:

Maniatica + The Barrenos + El Pitbull + Tu padre en bolas + Etxando Pestes

(+ info: CNT Barakaldo)

31, Asteazkena-Miércoles), 19:00 / Txirbilenea Kulturgunea

Zinema zikloa/ Ciclo Cine “Trabajo, Precariedad y Resistencia 3”: Proyección “NOSOTRAS, Mujeres de Euskalduna” (EH, 2016) + Mahai-ingurua protagonisten partehartzearekin/ Debate con la participación de sus protagonistas

Emakumeen rola astilleroren ixtearen aurkako mobilizazioetan 1984an aztertzen dituen dokumentala da hau.

Araitz Rodríguezek, Astilleros de Euskaldunako langile baten alabak, Bilbon 1983 eta 1988 artean garatutako Euskaldunaren ixtearen aurkako borrokaren memoria berreraikitzen du. Berreraikuntza egiteko, bere amaren eta Asamblea de Mujeres de Euskalduna (AME, 1984) langile grebalarien aldeko taldean parte hartu zuten beste hainbat emakumeren begiradaz baliatzen da. Porrotaz gain, dokumental honetan emakumeen inplikazioa ikus daiteke borroka hartan; ama eta emazte rola bakarrik esleitzen zitzaikien emakume hauentzako borrokan parte hartzeak norberaren baieztapena, kontzientzia hartzea eta emakumeen ahalduntzea suposatu zuen, emakume izateak  dakartzan traben aurrean, ingurune maskulino batean.

KONTAKTUA – ELKARRIZKETAK*

E-mail: kulturgune@gmail.com

*Eskatzekotan, jardunaldietan parte hartuko duten eragile eta pertsonekin ere elkarrizketak lotzeko aukera izango genuke.

Antolatzailea: Txirbilenea Kulturgunea

Laguntzaileak: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa + ESK Sindikatua + CNT Sindikatua + Boltxe kolektiboa + Asoc. Vasca de Patrimonio Industrial y Obra Pública + Plataforma Damnificadxs por el Incendio de Sestao.

Los comentarios están cerrados.