PRENSAURREKOA

ONGI ETORRIAK TXIRBILENEARA!

2012ko Azaroaren 20an AHVko bulego ohiak okupatzea, birgaitzea eta suspertzea erabaki genuen. Heltzen ez diren irtenbideetaz nekaturik eta langabezi, txirotasun, lan eta sozial arloetan murrizketa egoeraz legitimaturik, pertsonen garapena alde batera hutsi eta produkzioa baita ekonomia lehenezten dituen sistema baten ondorioz.

Txirbilenearen inguruan eratu den lantaldea , 80 pertsona baino gehiagokoa da, belaunaldi, joera eta kezka ezberdinetako pertsonek osatutakoa eta  helburu eta begitazio berdina dutenak bat egin dute, okupatu/askatutako espazioa autogestionatzeko herri oso baten onurarako, eta bereziki bere beheko eremuarentzat kultura eskaintzaz eremu publikoetaz eta dohainiko aisiaz hain behartua dagoena. Beraiek dira Txirbilenearen bihotza. Lehen momentutik kolektiboa hasi egin da. Eraldatzen, kohesionatzen, helduz eta auzoari zabaltzen joan dira espazio baita kolektiboa ere.

Ikastunen eskola izandakoa Sestaoko eraikin adierazgarria, herri honen eta bere jendearen iraganaren lekukoa izan da, baita bere etorkizunarena ere. Hain haundia, ondo komunikatua eta bereziki gutxiegi erabilia den espazio hau hondamena eta abandonua baino zerbait hobeagoa merezi zuen. Sei hilabete geroago Txirbilenea prest dago proposatzen ditugun eskaintzetan parte hartu nahi dutenei aukera hori emateko edota bere beharrak baita ametsak ere, garatzeko behar duen espazioa aurkezteko ere.

Sestaon jaioak gara eta kulturaren ikusle hutsak izateko heziak izan gara. Txirbileneak gure aisiaren protagonistak izateko aukera ematen digu baita bere sormenean eta gestioan ere. Espazio hau liberatu eta prestatu egin dugu, Sestaoko auzokideei, autogestionatua eta dohainik, irabazi asmorik gabeko lana, kultura eta aisia garatzeko toki  bat eskaintzeko. Grarapen pertsonala eta kritikoa bertan hartzen duena. Guzti hau erakunde publikoek lehentasunen zerrendetan kultura zokoratzen duten momento honetan.

Txirbilenean badugu Txikigune bat, Kontzertuak eta antzerkiak egiteko Aretoa, Sukaldaritza eta gozogintza, edo ospakizunak egiteko txoko bat, serigrafía tailerra, Artea eta Dantza egiteko gelak, Hitzaldiak egiteko leku bat, ordenagailu gela bat, eta elkarteak, kolektiboak eta auzokideak elkartzeko hainbat gela. Baina Txirbilenea eraikitzen ari den leku bat da oraindik, non proiektu berri gehiago sortuko diren, garatuko diren  eta haien lekua aurkituko dutenak.

Sei hilabete hauetan eraikinak pairatu dituen aldaketak aurkeztu nahi dizkizuegu. Zati handi bat birgaitu dugu, proiektu anitzak babesteko berreskuratu dugu, Sestaoren historiaren zati garrantzitzu bat pulbikora zabalduz.  Aldi berean, eskerrak eman nahi diegu lagundu gaituzten lagun eta enpresa guztiei. Eman diguten materiala, dirua, beraien denbora eta beraien ezagutzak. Garatu ditugun ekintzetan beraiek parte hartzeagatik Txirbilenea errealitatea bihurtu da.

Sestaoko udal gobernuari eta beste Alderdi politikoei eskertu nahi diegu gure proposamena entzuteagatik gaur aurkezten dugun proiektua garatzeko. Urte pilo bat gozatu nahi dugu Txirbilenearekin, bere proiektuarekin eta lekuarekin eta horregatik deialdi bat egin nahi diogu eraikinaren kudeaketaren  ardura duten beste eragilei kalitatezko errehabilitazio batean inplikatzeko.

Aprobetxatu nahi dugu, larunbat honetan, Apirilaren 20an 11:30etatik aurrera Txirbilenea inaguratuko dugula gogorarazteko. Txupinazo eta aurresku ostean ekintza ezberdinak izango ditugula, Bertso Bazkaria, Flamenko erakusketa, Kalejira aldarrikatzailea Sestaoko kaletatik eta Kontzertu berezi bat gauean.

Prensaurrekoa_Txirbil2

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *