Interneten segurtasunez jarduteko ikastaroa‏ Barakaldon

Internet-segurtasunaDatorren maiatzaren 25ean HerriKolorek Interneten segurtasunez jarduteko tailerra antolatuko du. Tailerra arlo honetan aski ezagunak diren Bermeoko Hack.in#badakigu taldeko kideek dinamizatuko dute.
Herri eta giza mugimenduetan geroz eta Internet gehiago erabiltzen dugu, baita personal mailan ere. Hortaz, Hack.in#badakigu taldearen eskutik, segurtasun eta pribatasun digitalari buruzko lau orduko ikastaro interesgarri hau antolatzea erabaki dugu HerriKoloren. Hilaren 25ean, zapatuan, goizeko 10etatik 14ak arte, Barakaldoko Adnarik tabernan (Europa Plazan).
Doakoa izango da, eta interesa duen edonori irekita dago, ordenagailu bat erabiltzen jakitea besterik ez baita behar parte hartu ahal izateko.
Izena emateko bidali mezu bat info@herrikolore.org helbidera.
Ah, ta ez ahaztu zure portatila ekartzen!! (Baita kargadorea ere)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *