«langile borroka gara» jaurnaldien SPOTa

 

Aste honetako ekimenak bi saioetan banatuko dira:

*Langileen kudeaketapean abiatu den FASINPAT lantokiko «Corazón de fábrica» izeneko dokumentalaren proiekzioa.  Proiekzioaren ostean, Askapena erakunde internazionalistako zenbait brigadistek eztabaida piztuko dute. Hitzordua datorren asteartean, hilaren 14an atsaldeko 19.00tan izango da, Txirbilenea Kulturguneko Areto Nagusian (Txabarri kalea 6 – Sestao).

*Bizkaiko Labe Garaietako lanpostuen defentsan aritzeko makina bat emakume antolatu ziren «AHV-ko emakumeen asanblada»-n. Kolektibo honetako zenbait kide ohiek hitzaldia eskeiniko digute haien borrokaren helburuak, garapena eta zailtasunak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Saioa datorren ostegunean, hilaren 16an atsaldeko 19.00tan izango da, Txirbilenea Kulturguneko Areto Nagusian (Txabarri kalea 6 – Sestao).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *