Geuk!

ONGI ETORRI TXIRBILENEARA!!

 Txirbilenea Sestaoko desberdin lagunek bultzatutako ekimena da. Desberdin adina, ideia, bizipena eta formakuntza. Helburu eta gogo berdinak batu gaitu, hots, gune okupatu/azkatu hau kudeatzea gure herriaren alde.

Orain dela bi aste, antzinako AHV (ikastunen eskola) bulegoko bi solairu okupatu dugu eta lekua konpontzeko eta bizitza pizteko lantzen ari gara. Sestaoko auzokide guztiei biltzeko leku dohako bat eskaini nahi diegu, gure/zuen ekimenak garatzeko.

Zergatik okupatzea lokal bat eskatu beharrean?

  • Leku horretan zerbait egingo dutela betidanik esan digutelako, baina inoiz ez dute ezer egin.
  • Kultura egiteko beste modu bat delako: parte hartzen eta ez kotsumitzaile gisa
  • Egunero bidegabeko egoerak jasatzen ditugulako, nahiz eta legezkoak izan: deshauzioak, langabesa, hezkuntza osasun eta gisarte arlotan murrizketak.

Hori guztia kontuan, Okupazioa aukera zilegia eta errespetagarria da, gizarte eraldaketa bultzatzen duelako; elkartasuna, elkarren arteko laguntza eta mobilizazioa.

Zer ez da Txirbilenea?

  • Ez da lagun gutzientzako leku bat (guztiak sar gaitezke)
  • Ez da Udalaren kontra edo beste erakunde batzuen kontra ekimena (elkarlanaren aldekoak gara)

Zer izango da Txirbilenea?

  • Sestaoko elkarteentzako eta taldeentzako bilgunea
  • Antzerkia, musika eta dantza egiteko tallerrak, besteak beste.
  • Txikigune, umeentzako jolaslekua
  • Eta bururatzen zaizkizuen proposamen guztiak. Txirbilenea eraikitzen gauden esparrua da.

ZORIONAK SESTAO!

¡Este edificio es del pueblo!  Eraikin hau herriarena da!

ETORRI TA ZABALDU!              ¡TE ESPERAMOS!

Proiektua

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>