Apirilak 26, Udaberriko Jaialdia Txirbilenean!

IMG-20140404-WA0009

Apirilaren 26an Txirbilenean ekitaldi berezi bat antolatuko da, Udaberriko Jaialdia. Goizeko hamaiketatik aurrera, eta ordu txikiak arte, Txirbilenean adin eta guztientzako ekintzak aurkituko dituzu. Gainera, eguraldi ona Bermatuta.

.11:00etan hasita eta 15:00 arte balio anitzeko merkatua izango da (birsalketa, bigarren eskukoa, trukeak, denbora truke…) aukera pilo bat izango duzu. Zuk proposatu, zuk erabaki! Gehienez 20 leku egongo dira.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: moondalamarket@gmail.com

Zozketak  eta ezustekoak egongo dira merkatuan!!!

Goizaren zehar Radio Time to Roots Txirbilenean egongo da igortzen. Irratsaio irekia izango da. Reggae ona izateaz gain denbora gertaztzen den guztia ezagutzeko aukera ere izango dugu (oharrak, denbora bankua, etab.).

Lekua izango dugu tailerrentzat ere (borondatearen truke):

11:00etatik 12:30ak arte Zirkua Familian tailerra izango dugu LaGlo Circo & Company –ren eskuz.

12:30etatik 14:00ak arte bi tailerrak izango ditugu aldi berean. Globoflexia, GLoBOTEka-ren eskuz eta reCIBrotxes, BIBIRAren eskuz.

15:00etatik aurrera bazkari beganoa (udaberriko entsalada, pate begetalak, jaki begetala, postrea), Txirbilenean bertan prestatuta, Sustraiak kolektiboak prestatuta. 5 euroren truke. Izena emateko, sakatu hemen

Arratsaldean, 17:00etatik eta 18:30ak arte Akroyoga tailerra izango dugu, GLO & Cris-en esker. Baina ez da hor amaituko. 18:30etatik, 20:00ak arte Akroyoga Jam session izango dugu.

20:00etatik 22:00ak arte Afrikako Dantza tailerra izango dugu. Marta González – izango da irakaslea eta musika zuzenean izango dugu. Tailer guztiok borondatearen truke.

Gauak ez du amaiera ekarriko, hasiera baizik. 22:00etatik aurrera DUB TOKIa hasiko da, Reggae eta DUB musikaz blai bukatuko dugu. Barran janaria hartzeko aukera egongo da, kontzertuak eta ezustekoak ere izango ditugu!!!

Nahikoa da??? Ez geratu etxean, hurbildu Txirbileneara!!!!!!

IMG-20140404-WA0010