8 urteko autogestioa, Txirbilenea (Sestao)

Urriaren 20an, #Sestaon, #Txirbilenean, zortzi urte autogestioa bizitzen daramagula ospatu genuen.

Sistemaren erabiltzailea izan gaitezke, edo esparru bat topatzen saiatu, sartu eta gure kabuz, guretzat eta gure komunitatearentzat zer egin dezakegun antzeman.

Hori da Txirbilenea.

Esparru bat Sestaon, herri bat sistema mutu baten zain. Duela 8 urte ireki zen, batzuen indarrekin, eta zabalik jarraitzen du. Esparru libre honetan sartu bezain laster berehala konturatzen gara haizea garbiagoa dela eta koloreak liluragarriagoak direla.

Inork erabiltzen ez duen espazio handi bat okupatu, sortzaileei eta jendeari kultura eskaintzeko eta lekuaz gozatzeko.

Eta horrela segitzen dugu!

Erakundeen gelditasun eta utzikeriaren aurrean, jendearen animalia-indarra eta itsasorantz hegan egiten duten tximeleta errebeldeak gara, Marcos komandanteordeak zioen bezala. Hegan egiten, pausatzeko lekua egongo dela jakinda, libre izateko modu bakarra dela dakigulako, nahiz eta besteek ezetz esan, nahiz eta ez dirudien.Hegan egitea errebeldiaren sinonimoa da. Eta Txirbilenean hegan egiten jarraitzen dugu, hegalak astintze hori gure barneko errebeldia pizteko modurik aproposena delako. Txikitako gauzak egiten dituen jende txiki asko handitasun erraldoia bihurtzen dela ikasi dugulako.

Sistemaren desbideratuok gara, begiratzen dugunok baina gure gorputzak non sartu ikusten ez dugunok, herria arnasten dugunok eta bizia sentitzen dugunok. Bizitzaren espazio, denbora eta gorabeheretatik harago, inoiz ez diogu kritikoak, errebelde eta askeak izateari utziko.

Zorionak espazio autogestionatu honetan inoiz oinak eta arimaren zati bat jarri dituzuen guztiei, eta, Galeanok zioen bezala, sistemaren gela itxian eltxo txiki bat izatearen indarra sentitu duzuenei. Mundu honetan egoteko modu bakarra dagoelako: zirikatzen segitzea! JTK!