¿¿¿sabias que???

Txirbilenean «Hartu nahi duzuna» bat daukagun????

Zer da?? Leku bat non hartu edo utzi dezakezu arropa. Ez da beharrezkoa zerbait uztea.

Nola doa kontua? Lehenengo gauza hurbiltzea da, gero bi aukera dituzu:

A. Behar duzuna hartu

B. Erabiltzen ez duzuna utzi

Noiz dago irekita? Astelehenetik ostiralera bulego orduetan 18etatik 20ak arte (gutxi gora behera).

LO SPIRITO CONTINUA II (old school hardcore festibala)

Lo spirito II

Azaroaren 14an THE CAPACES (Barna),bigarren aldiz TXIRBILenean,non utzi zuten Europa bira bat.EEUUtik ereegon ziren biratuz.EHra ia asteburuero etortzen dira.Punk rocka azkarra jarrerakin.

VECCHIASS (Madril)ZINC e HIPERKORE taldekideohiekin,Lehiaketa batzuetan irabazleak,eta kristoren zuzenarekin.HCa ?? rocka? PUNKa?..

ARRAUTZ USTELAK(Orio)ez dira hain beteranoak,beraiena da hardcore punka,nortasun propioarekin,noizbehinka ematen dute BAP !!(hasieran),SUPERCOOLS,RKL(bertsio bat jotzen dute).

.

Hurrengo egunean(azaroaren 15an),BURNING HEADS Orleansetik,28 urte baino gehiago jotzen,hamaika kontzertu ta grabazioa.Lehen taldea Europan grabatu zuela EPITAPHen (FR)Hardcore punk melodikoa,baina reggaearekin nahastuta,honelako zuzenarekin…

OJOTRUENO Torrelavegatik beraien CDa aurkeztera bisitatuko gaituzte, old school hardcorepunka.

HARTZAK BLUES BAND , Zallatik mota rockeroagoarekin,Escandinabiako mota antzekoarekin.Orain dela gutxi Abesti berriak grabatu dituztela

Gainera banatzaileak,ta 80 hamarkadako HC fanzineei buruz erakusketa.
Kontzertuak amaitu ondoren MUSIKON autogestioa,ta jendea jasan arte.Eguraldi txarra badator,ez kezkatu..tren geltokia oso hurbil dago,baita aparkalekua.
¿non hobeto egongo zara?

Iazko kartela
festi ROBER

Donbaseko Herri Langilearekin elkartasun Astea Ezkerraldean

donbas astea

Ukraina antifaxistarekin eta Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepublikekin elkartasunean hainbat ekimen antolatu dira urriaren azken asterako Ezkerraldean:

-URRIAK 28, ASTEARTEA, 19:30etan, UKRAINAKO EGOERAREN ETA BERTAKO MUGIMENDU NAZI-FAXISTAREN BILAKAERA HISTORIKO ETA EGUNGO GARRANTZIAREN INGURUKO DOKUMENTAL EMANALDIA PORTUGALETEKO ARANA TABERNAN.

URRIAK 30, OSTEGUNA, 19:30etan, HITZALDIA SESTAOKO TXIRBILENEAn. UKRAINAKO EGOERAREN MUINA IZANGO DUGU MINTZAGAI. ASIER BLAS EHU-UPVko IRAKASLEA IZANGO DUGU SOLASKIDE.

AZAROAK 1, LARUNBATA, 21etatik aurrera eta 6 euroren truke: ELKARTASUN EKONOMIKOA BULTZATZEKO KONTZERTUA SESTAOKO TXIRBILENEAn. BERTAN, EUSKAL HERRIKO ETA CATALUNYAKO HAINBAT TALDEK JOKO DUTE: PORTUGALETEKO BURDINKAIA, IRUÑEAKO SASKARRAK ETA CATALUNYAKO CONFLICTE ETA QUIMERA TALDEAK. ETEKIN EKONOMIKOAK DONBASS ESKUALDEKO HERRI LANGILE ANTIFAXISTA LAGUNTZEKO BIDERATUKO DIRA.

Honekin guztiarekin batera, Ukrainako eta Donetsk-Lugansk Herri Errepubliketako errealitatea, borroka, milizien helburuak, egitasmo sozial, politiko eta ekonomikoak, bertoko langile antolakunde antifaxista, iraultzaile eta komunista ezberdinen iritziak, hausnarketak eta ildo politikoa azaltzeko asmoz sarean dauden hainbat artikulu eta elkarrizketekin osatutako aldizkaria kaleratuko dugu, ekimenetan eskuragarri egongo delarik.

Parte hartuko duzuelakoan, jaso besarkada antifaxista bat.

 

LANGILE KLASEA      ANTIFAXISMOA       ELKARTASUNA

 

 

 

Txirbilenea: Sestaon, BLG-AHVko aprendizen eskolaren eraikinean kokatzen den gune sozio-kultural autogestionatua da. Renfeko “Sestao” geltokiaren ondoan dago eta horregatik trenez etortzea gomendatzen dugu, aparkatzeko leku zabala egon arren. Autobusez etor daiteke ere, gertu gelditzen baita.

«Ivaginario» Topaketak, oharrak

Kaixo lagunak!

«El cuerpo como aliado» eta «Contrapublicidad» tailerretan bukatu dira lekuak.

«GENITaRTE» tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Aldi berean «Contrapublicidad» eta «GENITaRTE» tailerrean parte hartuko duzuenei birziklatzeko gauzak ekartzea eskatu nahi dugu: plastilina, aldizkariak,telak, etabar.

Eskerrik asko izena eman duzue guztiei eta zabaltzeko laguntzen ari zaretenei!!!!

mundo ivagin..

Langile Borroka Gara!

Larunbatean hasi ziren Langile Borroka Gara! II. Jardunaldiak. Aste honetan berriro izango dugu elkartzeko gune bi.

Ostegunean 22an Europari buruz hitz egingo dugu Iñaki Gil de San Vicenterekin. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Eta Ostiralean, Greziari buruz eta Komite Internazionalistei buruz hitz egingo dugu. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Tartean Larunbateko argazki batzuk utziko dizkizuegu:

 

Udaberriko Jaia, Berton bazkaltzeko aukera!

Apirilaren 26ko jaiara etortzeko asmoa baldin baduzue ez ahaztu bazkarirako tiketa erostea!

Hainbat tabernetan erosteko aukera izango duzue (5 euroren truke):

Trasteron
La Ruedan
Ekintzan

Edo Txirbilenearen bulegoan (arratsaldeko 6etatik 9ak arte)

Sustraiak kolektiboaren eskutik:

Udaberriko entsalada
Pate Beganoak
gisatu beganoa sojarekin
postrea

Hartu lehen bait lehen!

IMG-20140404-WA0009